XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ez dun negar gehiago egin behar
Inoiz ez
Handia haiz orain
Neskak berak ez baleki bezala
Huts egin behar al zioten elkarri ordubete guzti honetan zehar
Esan behar al zuen bakoitzak besteak nahi ez zuena
garai batean jostatzen ziren bezala
elkarri esandakoak ahazteko denbora guztia zutelako ziurtasunez
Elkarrekin bizi ginenean jadanik
ernegatu egiten hintzen
ezertarako
hioen
baliatzen ez nituen neure egunak zirela medio
Maite hintudan eta horrexek iresten zian nere denbora guztia
Maite hintudan eta horrexek higierazten zian dena nigan
heuk ez jakin arren
horrek berehalakoan hiri deus ez eman arren
bertan ez nengoelako itxura eman arren
Maite hintudan xahutzen nituen egun guzti horietan